Zer den ekimen erreplikagarri bat eta nola moldatu dezakegun erreplikagarria den ekimen bat

Post

Ekimen erreplikagarriak sortuz, beste eragile batzuei laguntzen ariko gara, eta, era berean, elkarlanean ariko gara Elikadura Osasungarriko Ekimenak Euskadin programaren hedapenean eta hazkundean.

Zer esan nahi du ekimen bat erreplikagarria izateak?

Ekimen erreplikagarri bat sortzen badugu, gure eremuko edo inguruko beste eragile batzuek gure ekimena erabili ahal izango dute, bai gure ekimenaren berdin-berdina eginez, bai bere errealitatera egokituz. Horretarako, ekimena erreplikatzen duen agenteak aurrekoen ekintzak mantendu edo aldatu ahal izango ditu, ekintza gehiago gehitu edo horietakoren bat ezabatu, ebaluazio-sistema ere egokitu ahal izango du, baita formularioen gainerako eremuak ere, datak, dokumentuak, laburpena, helburuak…

Nola erreplikatu ekimen bat?

Lehendik dauden ekimenetako bat erreplikatu nahi badugu, plantaforman kokatuko dugu, eta aukeratutako ekimenean agertuko zaigun “erantzun” ikonoan klik egingo dugu. Ekimen osoa erreplika dezakegu, edota gure errealitatera egokitu, ekintzak gehituz edo kenduz, helburuak, ebaluazio-sistema eta abar aldatuz… Hori guztia jarraian ekimen bat nola erreplikatu ekimen bat urratsez urrats azalduko dugu.

  • Oraindik ez duzu zure profila Euskadiko Elikadura Osasungarriaren Ekimenak orrialdean? Nola sortu nire profila erraz azalduko dizugu nola sortu.
  • Ekimen bat aurkeztu nahi duzu, eta prozesua ez duzu oso argi? Nola aurkeztu ekimen bat azalduko dizugu nola aurkeztu ekimen bat eta zure ekimena erreplikagarria izateko ere azaltzen da.
Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu