Urriak 16, Elikaduraren Nazioarteko Eguna

Gaur, urriak 16, Elikaduraren Nazioarteko Egunean, fruta, barazki eta arrainaren kontsumoaren garrantzia gogoratzen dizuegu. Osasungarria jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu!!!

Eskola-jantokietan fruta eta barazkiak ugarituko dituzte, eta ogi integrala egongo da

EAEn Hezkuntza Sailaren kudeaketa zuzeneko 515 jantoki daude, eta egunero 94.000 menu inguru zerbitzatzen dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleen artean.