Eskola-jantokietako ahorakinen azterketari buruzko azalpen-bideoak

“Eskola-jantoki osasungarriak” proiektuaren barruan, azterketa bat egingo da hautatutako 104 ikastetxetan. Programa honetan parte hartu behar baduzu, ikus ezazu argitaratu den bideoa, azterlan hau egiteko moduari buruzko informazioa ematen duena. Eskerrik asko proiektu honetan parte hartzeagatik eta eskola-jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzako elikadura osasungarriago baten alde lan egiteagatik. Azalpen bideoa:eskola-jantokietako ahorakinen azterketa. Euskara

“Eskola jangela osasungarriak” Eusko jaurlaritzak aurkeztutako proiektua, saritua izan da NAOS sarien XIII. edizioan

Eusko jaurlaritzak garatutako proiektua "Eskola jangela osasungarriak" , saritua izan da NAOS sarien XIII. edizioan. Proiektu honen barruan EOE-n atxikitua dagoen "Ikasle osasungarria, gela osasungarria, ikastetxe osasungarria" ekimena aurki dezakegu.

Eskola-jantokietan fruta eta barazkiak ugarituko dituzte, eta ogi integrala egongo da

EAEn Hezkuntza Sailaren kudeaketa zuzeneko 515 jantoki daude, eta egunero 94.000 menu inguru zerbitzatzen dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleen artean.

Jaurlaritzak elikadura osasuntsua bultzatzen duen haurrentzako gida jarri du martxan

Euskal Autonomia Erkidegoko bost haurretatik batek gehiegizko pisua du, eta %13k obesitatea. Eusko Jaurlaritzaren ekimen berriak elikadura-ohitura osasungarriak finkatzea proposatzen du, online gida baten bidez.

Aholkuen gida eskola adinean elikadura osasungarria edukitzeko

Haurtzarotik elikadura-ohitura osasungarriak sortzeko eta finkatzeko gomendioak, bai eskolako jangelan, bai etxean. Elikadura osasungarria, oro har da edo ez da osasungarria, eta, beraz, ez da nahikoa ikastetxeetako jangeletan elikadura aldetik zuzenak diren pautak betetzea, eskola adineko ahorakin gehienak horietatik kanpo egiten baitira. Horregatik egin da gida hau, eskola-eremutik kanpoko gainerako otorduetan osatzeko gomendio dietetiko orokor eta

Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak jardunaldietan aukeztutako materialak

Hemen ikus ditzakezue Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak jardunaldietan aurkeztu ziren materialak. Alde batetik, koordinazio taldeko aurkezpena; eta bestetik, beraien ekimenak aurkeztu zituzten eragilenak.

Ikasle osasuntsua

Osasun Sailak, Hezkuntzakoarekin elkarlanean, honako gida hau argitaratu du: “Eskolako jangeletan sukaldaritza erakargarria eta osasungarria egiteko aholku praktikoak