Nola proposatu ekimen bat

Post

Gure profila sortu ondoren, gure ekimenen atxikimendu prozesua has gaitezke. Oraindik sortuta ez badago, zure profila nola sortu urratsez urrats azaltzen dizuegu.

Hasteko izenburua eta ekimenenaren laburpena beteko dugu. Ondoren gure ekimenaren helburu orokorrak zehaztuko ditugu, behintzat programa orokorretako bati lotuta egon behar duena:

Gure ekimenaren helburu zehatzak ere pentsatu behar ditugu, hauek orokorrei lotuta egon behar dira. Ekimena nola proposatu azaltzen dizuegu.

Behin hau eginda, ekimen bat proposatzeko lehen urratsak eman egin ditugu. Prest dugunean eta ekimena berrikuspen taldera bidali ondoren, honek ekimena berrikusiko du. Zerbait falta baldin badago gurekin harremanetan jarriko da aldaketak egiteko. Dena ondo badago, aldiz, gure ekimenarekin jarraitzeko baimena emango digu.

Orain ekimenaren garapenaz pentsatzeko unea heldu da. Nolakoa da? Zeintzuk izango dira ekintzak? Nola neurtu eta baloratuko ditugu helburuak?… Ekimena proposatzen nola jarraitu azaltzen dizugu.

Gure ekimen osoa daukagunean, ebaluaziora bidaltzen dugu. Ebaluazio-taldeak ekimena programaren helburuekin bat datorrela berrikusiko du. Aldaketak egin behar izanez gero, posta elektroniko baten bidez jakinaraziko zaigu, egin beharreko aldaketak zehaztuta. Gure ekimena zuzena bada, osorik argitaratuko da web-orrian.

Ebaluatu eta onartu ondoren, gure bereizgarria deskargatu ahal izango dugu. Ekimenean bertan ikono bat agertuko zaigu, eta, bertan, gure ekimenarekin bereizgarria sortuko dugu.

Plataformaren blogean argitalpenak egiteko sarbidea ere izango dugu.

 

Elikadura Osasungarrirako Ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu