1. Xedea eta onarpena

Dokumentu honek aurautzen ditu webgune honen erabilera-baldintzak: alimentacionsaludable.eus
alimentacionsaludable.eus web-orrian nabigatzeak ematen du haren erabiltzaile-izaera, eta Erabilpen-baldintzetan jasotako ebazpen guzti-guztiak erabat eta inongo erreparorik gabe onartzea dakar, eta aldaketak ere izan ditzake.
Erabiltzaileak webgunea zuzen erabili behar du, nahitaez, aintzat hartuta beti legea, fede ona, ordena publikoa, trafiko-erabilpenakk eta Erabilpen-baldintza hauek. Erabiltzaileak alimentacionsaludable.eus webgunearen  eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko du nahitaezkotasun horiek ez betetzeak sor ditzakeen kalte-galerengatik.

2. Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Webgunea eta haren zerbitzuak irekiak eta doakoak dira; dena den, alimentaconsaludable.eus webguneakZerbitzu batzuk baldintzatu ditzake, dagokioen inprimakia betearaziz aurretik. Hala, gure erakundeari emandako datu gutziak benetakoak eta eguneratuak direla bermatzen du erabiltzaileak, eta esandako gezur eta egindako adierazpen zehaztugabeen erantzule bakarra izango da.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, berariaz, eskainitako eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko eta alimentacionsaludable.eus webgunean, bertan parte hartzen duten adminstrazio publikoen edo hirugarrenen eskubideak  urratu ditzakeen jarduera bidagabe eta legez kanpokorik ez egiteko.
Bereziki, eta adierazpen ez-mugatzaile moduan, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du jarduera hautako edozeini uko egiteko:
a) Administrazio publikoen edo hirugarrenen alimentacionsaludable.euseko datu edo dokumentu elektronikoak desuseztatu, aldatu, baliogabetu edo beste nolabait kaltetzea.
b) Beste erabiltzaile batzuei webgunerako eta zerbitzuetarako sarbidea oztopatzea, alimentacionsaludable.eusek zerbitzuak emateko dituen baliabide informatikoak modu masiboan erabiliz, bai eta  hondatu, eten edo akatsak sor ditzaketen jarduerak egitea ere sistema horietan.
c) Posta elektronikoko mezuak edo SMSak masiboki edo helburu komertzial edo publizitarioekin bidaltzea hartzailearen baimenik gabe.
d) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak atzematen, irakurtzen, ezabatzen, kopiatzen edo aldatzen saiatzea.
e) alimentacionsaludable.eus webgunearen, administrazio publikoen edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu mugatuetara sartzen edo informazioa ateratzen saiatzeko erabiltzea sistema.
f) Erabiltzaile batek sisteman duen pribilegio-maila areagotzen saiatzea.
g) Edozein bide erabilita, programak, birusak, makroak, appletak, controls ActiveX edo beste edozein gailu logiko edo karaktere-sekuentzia sartzea, alimentacionsaludable.eus webgunearen, beste erabiltzaile batzuen, administrazio publikoen edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein aldaketa eragingo duena edota eragin dezakeena.
h) Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edota hirugarren baten identitatea hartzea.
i) Webguneraren bidez edo hura baliatuta sar zaitezkeen beste zerbitzu batzun bidez delituzko, irainezko, difamaziozko, erasozko edota, oro har, legearen, moralaren edota ordean publikoaren aurkako ekintzak bultzatu edo sustatzea.
j) Webguneraren bidez edo hura baliatuta atzitu ditzakezun beste zerbitzu batzun bidez edota beste modu batez, arraza, sexu, ideologia, erlijio edo sinismenaren aurkako ekintzak edota ideia diskriminatzaileak  bultzatu edo sustatzea.
k) Delituzko, indarkeriazko, pronografiko, irainezko edota, oro har, legearen, moralaren edota ordena prulbikoaren aurkako produktu, elementu, mezu edo zerbitzuak eranstea, eskura jartzea edota haietara sartzen uztea.
i) alimentacionsaludable.eus webgunearen, administrazio publikoen edota hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak urratzea.
m) Informazioren konfidentzilatasuna edo hirugarrenen enpresa-sekretuak haustea.
n) Indarrean den legedian aitorturiko oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak urratzea.
Webguneko eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinu grafikoa, iturburu-kodeak, bai eta edozein motatako marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri ere, jabetza intelektualeko eskubideen babespean daude, eta erabiltzaileak ez du uste behar horien gaineko ustiapen-eskubiderik duenik, webgunea behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoa denaz gain.
Azken batean, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikus ditzakete eta, hala badagokio, kopia pribatu baimenduak egin ere bai, baldin eta erreproduzitutako elementuak ez bazaizkie  gero hirugarrenei lagatzen,  sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen edota ez badira inolako ustiapenen xede izaten.
Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendaurrean komunikatzea, bai eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein egintza egitea ere.
Hiperesteka bat ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, alimentacionsaludable.eus atariaren eta hura ezartzen den webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik, ez eta alimentacionsaludable.eus atariak haren edukiak edo zerbitzuak onartzen eta onesten dituenik ere. Hiperesteka bat ezarri nahi dutenek ziurtatu beharko dute hiperesteka horrek home-pagera edo webgunearen hasiera-orrira sartzeko aukera baino ez duela emango, eta ezin izango dute adierazpen edo aipamen faltsurik, okerrik edo gezurrezkorik egin alimentacionsaludable.eusi buruz, eta, bereziki, ez da adieraziko, ez aditzera emango alimentacionsaludable.eus atariak hiperesteka baimendu duenik.

3. Bermeak eta erantzukizunak ukatzea

Webgune honen edukia orokorra da eta infomazio ematea du xede, eta ez du erabat bermatzen eduki guztietara sartzea izango denik, ez eta zehatza, zuzena, indarrekoa edo egunekoa denik edota helburu jakin baterako egokia edo erabilgarria denik ere.
alimentacionsaludabe.eus webguneak uko egiten dio, ordenamendu juridikoak uzten dion heinean, hauen ondorioz sor daitekeen edozein kalte-galeren gaineko erantzukizuna:
a) Webgunera sartu ezina edo edukiak egiazkotasun, zehaztasun eta/edo gaurkotasunik gabeak izatea, edota era guztietako akatsak egotea webgunearen edo eskaintzen diren zerbitzuen bidez transmititu, zabaldu, biltegiratu eta eskura jarri diren edukietan sartuta.
b) Birusak edo beste elementu batzuk egotea edukietan, erabiltzailearen sistema informatiko, dokumentu elektorniko edota datuetan aldaketa eragin ditzaketenak.
c) Legea, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta erabilera-baldintza hauek ez betetzea, webgunea gaizki erabiltzegatik. Zehazki, eta adibide gisa, alimentacionsaludable.eus ez da hirugarrenen jardueren erantzule izango,  hirugarrenok urratu egiten badituzte, esaterako, jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak, enpresa-sekretuak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak, eta lehia desleialaren eta legez kontrako publizitatearen arloko araudia.
Era berean, alimentacionsaludable.eus atariak uko egiten dio webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunari. Web honetan agertzen diren esteken funtzioa da webgune honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen beste iturri batzuen berri ematea erabiltzaileari. alimentacionsaludable.eus atariak ez du bermatzen, ez eta erantzukuzuna hartzen ere, estekatutako guneen funtzionamenduaz edo irisgarritasunaz, eta ez du haietara sar zaitezeten iradokitzen, gonbitea egiten edo gomendatzen; beraz, jasotzen diren emaitzaren erantzule ere ez da izango.

4. Zer prozedura jarraitu legez kontrako jardueraren bate eginez gero

Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek uste badu egitate edo zirkunstantzia batzuek erakusten dutela ez dela zilegi edozein eduki erabiltzea edo/eta webgunean dagoen edo haren bidez eskuragarri den edozein jarduera egitea, jakinarazpen bat bidali beharko du alimentacionsaludable.eus helbidera, behar bezala identifikatuta, ustezko arau-hausteak zehaztuta, eta berariaz eta bere erantzukizunpean adierazita jakinarazpenean emandako informazioa zehatza dela.

5. Argitalpenak

Webgunearen bidez emandako administrazio-informazioak ez du ordezten lege, araudi, plan, xedapen orokor eta egintzak legez argitaratzea, baldin eta formalki argitaratu behar bazaizkie administrazio publikoetako aldizkari ofizialei, haiek baitira horien benetakotasunaren eta edukiaren fede ematen duen tresna bakarra. Webgune honetako informazioa legezko baliorik ez duen gida bat besterik ez da.