Kategoriak
Kategoria hauetan sailkatzen dira bat egiten duten ekimenak.

Hazia
Ezagutza eraikitzea. Adituen informazioa eta/edo ezagutza, ebidentzia zientifikoak sortzen dituzten ekimenak; Ias programak ezarritako helburuetako baten inguruan ikusarazi eta sakontzen duten azterketak eta/edo diagnostikoak egiten dituztenak.

Kimua
Zabalkundea, kontzientziazioa eta gaikuntza. Ezagutza aditua, teknikoa eta profesionala herritar guztiei hurbiltzen dieten ekimenak; gizartea kontzientziatzeko eta gaitzeko ekimenak bultzatzen dituztenak; gizartearekin komunikatzeko bideak irekitzen dituztenak, bai eta sentsibilizazioaren, gaikuntzaren eta/edo prestakuntzaren bidez elikadura osasungarrirako ohituretan inpaktu eta aldaketa kolektiboa bilatzen dutenak ere. Elikadura osasungarriaren arloan joerak sortzea bilatzen duten ekimenak.

Lorea
Ias bat aktibatzea. Ias programan ezarritako helburuetako baten barruan, helburu zehatzak lortzera bideratutako jarduerak garatzen dituzten ekimen guztiak. Definitutako eszenatoki eta denbora-esparru batean, zuzenean jarduten duten biztanleen elikadura-ohiturak eraldatzeko, eskaintza hobetuz edo elikagai osasungarriagoak eskuratuz.

Piperrak bereizgarria
Jardunbide egokiak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PIPERRA batekin baloratu eta aitortu ahal izango ditu "jardunbide egokitzat" jo diren ekimenak. Hau da, elikadura osasungarriaren arloan duten arrakastagatik, eraldatzeko eta/edo hobetzeko gaitasunagatik balio eta inpaktu sozial handikoak diren eta, beraz, gizarteak erreplika ditzakeen adibide gisa ikustea merezi duten esperientziak aintzatetsi eta balioetsi behar dira.