HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Iniciativa
Icono de estado: borrador Icono de estado: formulario 1 enviado Icono de estado: formulario 1 revisado Icono de estado: formulario 2 enviado Icono de estado: formulario 2 revisado Icono de estado: iniciativa evaluada y aceptada Icono de estado: iniciativa acabada
Imagen del usuario

Agente principal

BEGOÑAZPI IKASTOLA
Sector de actividad.
EDUCACION
Ámbito de actuación.
EDUCACION
Municipio.
BILBAO
Sitio web.
https://www.begonazpi.org
Redes sociales.

Plan de acción de la iniciativa

Acciones programadas para cumplir los objetivos de esta iniciativa:

Acción 1

Objetivos
Objetivo específicoObjetivo global al que está asociado
Azukrearen kontsumoa murrizteaLogo pequeño gris objetivo: Reducir consumo de sal, azúcar y grasaReducir el consumo de sal, de azúcares y de grasas
Reducir el consumo de sal, de azúcares y de grasas
Nombre
Lehen Hezkuntzako ikasleen hamaiketakoan azukre gabeko elikagaiak kontsumitzea
Descripción
Etxeko parte hartzea behar genduanez, gurasoei danaren barri emoteko  zirkularra bialdu geuntsen, umeek fruta, ogia, arrozezko tortitak eta azukre zein zapore gabeko esnekiak ekarri behar ebezala azaldu jaken. Bigarren pauso moduan fruta kopurua handitu egin zan eta tortitak zein ogia egun solteetan bakarrik ekarri ahal eben.Esnekien kasuan, hasieran,  %60ak baino ez eban ekarten,  hilabete batzuetara ehunekoak gora egin eban eta orain ume guztiek ekarten dabez azukre gabeko esnekiak.
Sistema de evaluación

Ikastolako arduradunak egindako ebaluazioa

Evaluación de la iniciativa

Oso positiboa eta onuragarria izan dala uste dogu. Ikasleak era osasuntsuan elikatzeak daukan garrantsiaz jabetu dira eta ekimen honi etxean ere jarraipen bat eman jakola ere ikusi dogu. Gurasoen partetik harrera oso ona euki dau eta ikastolagaz eskutik joatea erabaki dabe. Ikasleen eguneroko rutinan, osasuntsu elikatzeko ekimen hau modu erraz baten eta epe laburrean txertatu deutsegula uste dogu. Ez da erabateko aldaketa izan,  emon beharreko pausuak emon behar izan dira helburua bete arte.

Hamaiketako osansugarriaren ebaluazioa irakaslego eta familien arteko konpromesuagaz eta feedbackagaz egin da. Umeek ikastolara ekarritako elikagaien jarraipena eta hausnarketa irakasleek egin izan dabe. Etxetik ekarritakoa osasungarria bada edo ez ikusi eta ez izatekotan umeekaz berba egin izan da horren inguruko balorazioa egiteko. Orokorrean ekarritakoa osasuntsua izan da familiek ere ekimenaren garratziaz jabetu dira hasieratik parte hartze aktiboa izan dabelako. Jaten daben kopuruaren eta kalitatearen inguruan ebaluazio ezin hobea egin behar dogu, fruta dalako gehiengoak ekarten dauana. Beste neurri txiki baten  tortitak eta ogi integral kopurua ere ondo baloratzekoa da.

Haur Hezkuntza 2 urteko gelatan, ikastola izan da hamaiketako osasuntsuan iniziatiba hartu  dauana, etxetik elikagaia ekarri beharrean, umeak frutaz hornitzeko arduraduna izan dalako. Egunero frutak zuritu eta banatu izan doguz emaitza ikaragarriakin bai umeen artean eta familien artean ere. Familiek asko eskertu dabe eta zoriondu deuskue, beraz iniziatiba honegaz jarraitzeko gogoa indartu egiten deusku.


Ámbito
EDUCACION
Provincias
Bizkaia
Duración
01/10/2018 —
Colectivo al que se dirige
Lehen hezkuntzako ikasleak (6-12 urte)
Replicable
Esta iniciativa no es replicable.