Hurrengo Atxikimendu tailerrak

Post

Elikadura osasungarriaren alde ekimen bat proposatzeko gogorik edo asmorik baldin baduzu, hurbildu zaitez Atxikimendu tailer batera:

  • Urtarrilak 9, Bilbo. Arratsaldez, 16:30 – 19:30. Eusko Jaurlaritzako egoitza, Gran Vía 85 Don Diego López de Haro.
  • Urtarrilak 21, Donostia. Goizes,  10:30 – 13:30. Tokia zehazteke.
  • Otsailak 5, Gasteiz. Bertan behera.

Tailerrak goizez edo arratsaldez izango dira, izena ematen duten eragileen beharrak kontuan hartuta.

Parte hartzeko kopurua mugatua da, eta izena eman beharra dago hurrengo estekan: Atxikimendu tailerretan izena eman.

Zertarako hurbildu Atxikimendu tailer batera?

Zuen ekimenak programara batze hori errazago egin ahal izan dadin antolatu ditugu Atxikimendu tailerrak. Hiru orduko saioak dira, eta, ekimen bat aurkezteko interesa duten beste eragile batzuekin batera, lan-saio batean parte hartuko duzu. Tailerrean, Elikadura Osasungarriaren aldeko Ekimenak Euskadin programaren plataforma ere aurkeztuko dizuegu, eta atxikimendua nola egin azalduko.

 

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu