Gainera, badago aukera EOEko talde-motorrarekin harremanetan jartzeko ere, zure ekimena zehazten alholku eman eta lagun diezaizun, programarekin bat egitea formalizatzeko. Kontaktua: alimentaciosaludable.eus/contacto.
Non aurki dazaket Euskadiko Elikadura Osasungarriko Ekimenei buruzko informaizo gehiago?
bategin.alimentacionsaludable.eus webgunean aurkituko duzu informazio guztia, zehatzago eta hainbat formatutan.
Atxikipen-proposamenean jasotako helburu globala bat etortzea Euskadiko Elikadura Osasungarriko Ekimenen Programaren helburu hauetako batekin (hainbat izan daitezke):
Fruta eta barazkien eguneroko kontsumoa sustatzea/handitzea. Herritarren portaera-aldaketak sustatzea/lortzea, elikadura osasungarriari dagokionez. Elikadura-osagarrien kontsumo arduratsua sustatzea/lortzea. Elikadura osasungarriaren esparruarekin nolabaiteko lotura duten eragileen arteko sareko lana bultzatzea. Kalorien kontsumoa murriztu dadin sustatzea/lortzea. Gatz, azukre eta gantz gutxiago kontsumi dadin sustatzea/lortzea. Elikadura osasungarriarekin lotutako komunikazioa/informazioa lantzea.
Helburu espezifikoak (hainbat izan daitezke) honelakoak izatea:
Erlazionatu den EOE helburu globalarekin koherentea (lerrokatuta egon behar du). Behar besteko zehaztasunez definitu behar da zein helburu zehatz lortu nahi den.
Ekintza-planak (garatu beharreko hainbat ekintza jaso ditzake) onelakoak izatea: Argi eta garbi jaso behar dira lortu nahi den helburu espezifikoa lortzeko garatu beharreko ekintzak. Plana garatzeko epeek onargarriak izan behar dute, eta jarduera hasteko eta amaitzeko planteatutako datek aukera eman behar dute EOE programaren jarraipena egiteko. Argi eta garbi definitu behar da zer biztnalerirekin egin nahi den lan.
Atxikipen-proposamenean jasotako helburuen garapen- eta lorpen-mailaren autoebaluazioak honako hau planteatu behar ditu:
Helburu espezifiko neurgarriak, zuzenean edo zeharka. Planteatutako helburuak/ekintzak behar bezala ebaluatzea ahalbidetuko duten sistematika eta tresnak.
Gainera, haiek garatu eta ebaluatu ondoren, “jardunbide egokitzat” har daitezkeen ekimenak balioetsi eta aintzatesteko, baldin eta balio eta inpaktu sozial handia izan badute, arrakastagatik, eraldaketa-gaitasunagatik eta/edo elikadura osasungarriaren esparruan egindako hobekuntzagatik, eta, beraz, gizarteak erreplika ditzakeen adibide gisa ikustea merezi badute, kontuan hartuko dira beste kalitate-alderdi hauek jasotzen badituzte:
Osasun-arloko desberdintasunei arreta berezia eskaintzea eta, nolabait ere, egoera ahulean dauden kolektiboei (gizarte-klasearen, adinaren, generoaren, bizilekuaren, etniaren, kulturaren eta abarren arabera) elikadura osasungarria lortzeko aukerak erraztea. Proiektuak kalitatezko hezkuntza-/dibulgazio-materiala sortu izana, elikadura osasungarriarekin lotua, irekia, librea eta erabilera publikokoa. Elikadura osasungarriaren alde lan egiteaz gain, ohitura, jokabide edo bizimodu osasungarria bultzatzeko ekimenen bat ere jasotzea proiektuak (adibidez, ariketa fisikoa, kontsumo-ingurune osasungarriak, etab.). Elikadura osasungarriaren alde lan egiteaz gain, elikagaien iraunkortasunarekin lotutako ekimenen bat garatzea ere planteatu izana proiektuak (adibidez, heziketa-baratzeak, ekologismoa, elikagaien xahuketa, tokiko merkatua, 0 km, etab.). Proiektu berritzailea izatea, edo originaltasunagatik azpimarragarria.
Koordinatzaileak:
Lucía Díaz de Lezana (teknikaria, DSPA), Javier Izaga (teknikaria, Arabako SSPA)