Eusko Jaurlaritzak aholkuen gida bat argitaratu du eskola adinean elikadura ohitura osasungarriak sortzeko eta finkatzeko

Post

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak “Aholkuen gida. Eskola-adinean elikadura osasungarria edukitzeko” argitaratu du, eskola-adinean elikadura-ohitura osasungarriak sortzen eta finkatzen laguntzeko helburuarekin; izan ere, haurtzaroan garatzen dira sukaldaritza-gustuak eta sortzen dira bizitza osoan zehar bidelagun izaten ditugun elikadura-ohiturak.

Gida hau talde lanean landu dute Osasun Sailak, Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nutrizio eta Dietetika Departamenduak eta ikastetxeetarako otorduak prestatzen dituzten enpresek, osasun publikoaren eta nutrizioaren arloko espezialisten lana bateratuta. Diziplina anitzeko ikuspegi horrek nabarmen aberastu du elikadura osasungarriari buruzko irizpideak bateratzen eta adosten dituen agiria.

Horrela, mezu sinple eta argien bidez, ezagutza espezializaturik izan beharrik izan gabe erabili ahal izan dadin, gidak eskola adineko elikadura osasungarriari heltzen dioeta nutrizioarekin eta dietarekin, eta adin horretako elikadurarekin zerikusia duten beste hainbat alderdirekin lotutako gomendioak egiten ditu. Gida honetako aholkuen euskarri diren oinarri teknikoek nutrizioan adituak direnen adostasun zabala dute, eta elikadura osasungarrian erreferentzia diren dokumentu nagusietatik abiatuta landu dira.

 

Gida bost eskuliburuk osatzen dute:

  1. Elikadura osasungarria eskola-adinean: nutrizioarekin eta elikadura-ohiturekin, nutrienteen funtzioekin eta elikagai-multzoen nutrizio-ekarpenekin erlazionatutako gai orokorrak lantzen dira bertan.
  2. Eskola adinerako aholku dietetikoak: elikagaien kontsumo-maiztasuna azaltzen da bertan, elikadura orekatua eta osoa izan dadin, eta gure elikadura aberasteko sukaldaritza-teknikak batzuk erakusten dira.
  3. Ikastetxeetako menuetarako aholku dietetikoakikastetxeetako menuen ezaugarriak, elikagai-multzoen kontsumo-maiztasunak eta kozinatzeko modu sinpleak eta askotarikoak azaltzen dira, ikastetxeetako jangeletako platerak erakargarriagoak izan daitezen.
  4. Ikastetxeetako menuak osatzeko aholkuaketxeko otorduetan (gosari, afari, urtebetetze, ospakizun, asteburu, eta abarretan) oso osasungarriak ez diren ohiturei buruzko informazioa eta ohitura horiek hobetzeko iradokizunak ematen dira bertan.
  5. Eskola adineko elikadurarekin lotutako beste hainbat alderdidieta berezietarako (alergiak, intolerantziak, diabetesa, eta abar) eta otorduko ingurumen-baldintzei buruzko aholkuak ematen dira bertan.

 

Osasun Sailak gida horien 3.000 ale inguru banatu ditu egun hauetan adin guztietako ikasleak dituzten ikastetxe, IGE, sukaldaritza eta ostalaritza eskola, elkargo profesional, catering enpresa, aholkularitza-enpresa eta elkarteen artean. Horrez gainera, Osasun Sailaren webgunean eta Aholkuen gida eskola adinean elikadura osasungarria edukitzeko estekan ere eskura daitezke, gurasoek aholku dietetikoak kontsultatu eta etxean nutrizioaren ikuspegitik zuzenak diren jarraibideak jarrai ditzaten.

Neurria Osasun Sailaren “Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak” programan sartzen da. Horren bidez, besteak beste, eskola-menuetan hobekuntzak egin dira, begetal, fruta, zuntz eta arrain urdin gehiago sar daitezen, eskaintza zabalagoa izan dadin eta platerak osasungarriak izateaz gainera erakargarriak ere izan daitezen. Horrekin beste urrats bat eman da Osasun Sailak Euskadin elikadura osasungarriaren alde eta elikadura-ohiturak haurtzarotik hobetzearen alde egindako apustuan, helburua izanik elikadura babes-faktore izatea gaixotasunen aurrean, eta ez horiek, besteak beste, diabetesa, bihotz-biriketako gaixotasunak edo minbizi-mota batzuk, jasateko arrisku-faktore.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailak 24

Informazioa iturria: Irekia

Elikadura Osasungarrirako Ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu