#ErronkaOsasuntsua Maiatza KIWI

Post

Bueltan gaude #ErronkaOsasuntsua-rekin, etxean elikadura-ohitura osasungarriak lantzen jarraitzeko, hemen duzue hurrengo erronka proposatzen dizuegu: Sasoiko frutekin sukaldaritza familia artean. Maiatzeko fruta KIWI izango da.

Kiwiekin errezeta ezberdinak prestatzera eta zuen platerren argazkiak bidaltzera animatzen zaituztegu. Bidalitako argazkiak blog-an argitaratuko ditugu pertsona gehiago #ErronkaOsasuntsu honetan parte-hartzera anima daitezen. Argazkiak info@alimentacionsaludable.eus helbidera bidali ditzakezue, nondik bidaltzen duzun, zenbat urte dituen sukaldariak eta zein den egin duzuen platerra adierazten.

Apirileko erronkako fruta marrubia izan zen, eta errezeta osasuntsu eta dibertigarriekin hainbat argazki jaso ditugu. Zure aurkitu dezakezu apirileko erronkako argazki bilduman.

Zer sukaldatu dezakegu kiwiekin?

Kiwia C bitamina kopuru handia duen fruta da, erditik moztuta goiarekin jan daitekeena edota xerretan moztuta esnekiekin edo beste fruta batzuekin batera. 

Jarraian, ESHBI-k (Bilbao Osatalaritza Goi Eskola) iradokitako Kiwi eta mango tartarra errezeta duzue. Sasoiko elikagaiekin egindako errezeta gehiago aurki ditzakezue Sasoiko fruta eta barazkien egutegi multikanala lantaldeak egindako fitxa bilduman.

Osagaiak: (4 lagunentzat)

  • 4 kiwi
  • 100 g mango
  • 1 g glukonolaktato
  • 500 ml ur
  • 3 g alginato

*Alginatoa algetatik ateratako polisakarido bat da. Substantzia horrek glukonolaktatoarekin erreakzionatzen du, barruan likidoa gordetzen duten esfera egonkor eta erresistenteak sortzeko. Ahoan esfera horiek zartatzea eta barruko likidoa askatzea esperientzia benetan erakargarria da; hori dela eta, gero eta gehiago erabiltzen da gastronomia modernoan.

Prestaketa:

1. Mango-purea eta glukonolaktatoa nahasi.

2. Alginatoa uretan birrindu eta edukiontzi zabal batean jarri.

3. Alginato-bainuan mango-purearen kantitate txikiak isuri koilara bat erabiliz, mango-gorringoak osatzeko. Ondoren, gorringoak bainutik atera eta uretan sartu.

4. Kiwia kubotan zatitu.

5. Kiwi kuboekin uztai bat bete eta, gainean, gorringoa jarri, steak tar-tar baten itxura emanez.

Hemen deskargatu dezakezue Kiwi -aren fitxa bildumagarria.

Elikadura Osasungarrirako Ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu