#ErronkaOsasuntsua Ekaina GEREZIAK

Post

#ErronkaOsasuntsua-rekin jarraitzeko hilabete honetako fruta ekartzen dizuegu: GEREZIAK.  Sasoiko frutekin sukaldaritza familia artean erronkarekin, etxean elikadura-ohitura osasungarriak lantzen jarraitzen lagundu nahi zaituztegu.

Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak programatik gereziekin errezeta ezberdinak prestatzera eta zuen platerren argazkiak bidaltzera animatzen zaituztegu. Bidalitako argazkiak blog-an argitaratuko ditugu pertsona gehiago #ErronkaOsasuntsu honetan parte-hartzera anima daitezen. Argazkiak info@alimentacionsaludable.eus helbidera bidali ditzakezue, nondik bidaltzen duzun, zenbat urte dituen sukaldariak eta zein den egin duzuen platerra adierazten.

Horretaz gain, gure web gunean aurreko hilabetetako erronkak ikusi ditzakezu. Maiatzeko fruta kiwia izan zen, eta apirilekoa aldiz, marrubia. Hainbat proposamen goxo eta osasuntsu jaso ditugu, sartu argazki-bildumetan hauek ikusteko.

¿Zer sukaldatu dezakegu gereziekin? 

Gereziak antozianinetan aberatsak dira, eta konposatu antioxidatzaile horiek ematen diete gorri eta more arteko kolore berezi hori. Ordu artean jateko aukera paregabea dira, baita postre hotzetan edo entsaladan hartzeko ere.

Jarraian, Gerezien infusioa jogurt-kremarekin errezeta duzue, Galdakakoko Ostalaritza LHII ikastetxeak proposatutako errezeta, hain zuzen ere.  Sasoiko elikagaiekin egindako errezeta gehiago aurki ditzakezue Sasoiko fruta eta barazkien egutegi multikanala lantaldeak egindako fitxa bilduman.

Gerezien infusioa jogurt-kremarekin

Osagaiak: (4 lagunentzat)

  • 1 kg gerezi
  • 10 zl laranja-zuku
  • 4 jogurt natural
  • 5 gr arrain-isats menda

Prestaketa:

1. Beratu gereziak zukuarekin; horretarako, bildu plastikozko paperean, sartu ontzi garden batean eta berotu mikrouhin-labean 30 minutuz.

2. Hezurrak kendu eta xehatu, eta ondoren pasatu iragazki finetik, coulis bat lortu arte.

3. Gehitu deshidratatutako arrain-isatsaren 5 gr coulis epelari.

4. Banatu edalontzi polit batzuetan, erdiraino beteta, eta utzi hozkailuan.

5. Jogurta nahastu eta gehitu gerezi-coulisa gainetik.

Azken ukitua: Bota beratutako gerezi batzuk jogurtaren gainean eta jarri menda-hosto batzuk.

Hemen derkargatu dezakezue Gereziak fitxa bildumagarria.

Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu