Jaurlaritzak elikadura osasuntsua bultzatzen duen haurrentzako gida jarri du martxan

Euskal Autonomia Erkidegoko bost haurretatik batek gehiegizko pisua du, eta %13k obesitatea. Eusko Jaurlaritzaren ekimen berriak elikadura-ohitura osasungarriak finkatzea proposatzen du, online gida baten bidez.