Eskola-jantokietako ahorakinen azterketari buruzko azalpen-bideoak

“Eskola-jantoki osasungarriak” proiektuaren barruan, azterketa bat egingo da hautatutako 104 ikastetxetan. Programa honetan parte hartu behar baduzu, ikus ezazu argitaratu den bideoa, azterlan hau egiteko moduari buruzko informazioa ematen duena. Eskerrik asko proiektu honetan parte hartzeagatik eta eskola-jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzako elikadura osasungarriago baten alde lan egiteagatik. Azalpen bideoa:eskola-jantokietako ahorakinen azterketa. Euskara

“Eskola jangela osasungarriak” Eusko jaurlaritzak aurkeztutako proiektua, saritua izan da NAOS sarien XIII. edizioan

Eusko jaurlaritzak garatutako proiektua "Eskola jangela osasungarriak" , saritua izan da NAOS sarien XIII. edizioan. Proiektu honen barruan EOE-n atxikitua dagoen "Ikasle osasungarria, gela osasungarria, ikastetxe osasungarria" ekimena aurki dezakegu.

Eskola-jantokietan fruta eta barazkiak ugarituko dituzte, eta ogi integrala egongo da

EAEn Hezkuntza Sailaren kudeaketa zuzeneko 515 jantoki daude, eta egunero 94.000 menu inguru zerbitzatzen dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleen artean.

Jaurlaritzak elikadura osasuntsua bultzatzen duen haurrentzako gida jarri du martxan

Euskal Autonomia Erkidegoko bost haurretatik batek gehiegizko pisua du, eta %13k obesitatea. Eusko Jaurlaritzaren ekimen berriak elikadura-ohitura osasungarriak finkatzea proposatzen du, online gida baten bidez.