Zer dira atxikimendu-tailerrak?

Post

Elikadura osasungarriaren alde ekimen bat proposatzeko gogorik edo asmorik baldin baduzu, etor zaitez gure Atxikimendu-tailerretako batera.

Zuen ekimenak programara batze hori errazago egin ahal izan dadin antolatu ditugu Atxikimendu tailerrak. Hiru orduko saioak dira, eta, ekimen bat aurkezteko interesa duten beste eragile batzuekin batera, lan-saio batean parte hartuko duzu. Tailerrean, Elikadura Osasungarriaren aldeko Ekimenak Euskadin programaren plataforma ere aurkeztuko dizuegu, eta atxikimendua nola egin azalduko.

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da ordenagailu eramangarria izatea. Ez izatekotan lasai egon dinamizatzaileek atxikimendua egiteko bat utziko dizute eta!

Tailerrek 12 lagunentzako edukiera mugatua dute; beraz, bertaratzeko interesa izanez gero, izen-ematea ahalik eta azkarren egitea gomendatzen dizuegu.

Informazio gehiago behar izatekotan hurrengo estekan antolakuntzarekin harremanetan jarri zaitezke.

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu