Atxikimendu-tailerra Donostian

Post

Atxikimendu-Tailerrak Euskadin Elikadura Osasungarrirako Ekimenak programarekin bat egin nahi duten eragileei zuzenduta daude. EOE programarekin bat egiteko asmoa izatekotan, zure ekimenak diseinatzeko gunea dira edota atxikimendu prozesuan zehar sortu daitezkeen zalantzak argitzeko tokia.

Urtarrilaren 21an, Osasun Sailak programaren laugarren tailerra antolatu zuen Donostian. Bertan programan lan egiten duten hainbat eragileek parte hartu zuten, hala nola, 5. taldea “Menu osasuntsuak hostalaritzan”, 3. taldea “Jangela osasuntsuak” eta  CODINE-EDINEO, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala, “Pautar alimentos locales de temporada” ekimenarekin programarekin bat egin zuena.

Gainera, tailerrari esker, parte-hartzaileek EOE programaren eta atxikitze-prozesuari buruzko ezagutzak handitu zituzten.

 

Elikadura Osasungarrirako Ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu