365 egun gehiago elikadura osasungarria bultzatzen Euskadin

Post

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak “365 egun gehiago Euskadin elikadura osasungarria sustatuz” jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitu, abenduaren 12an eta 13an, Europa Biltzar Jauregian, Gasteizen. AV. Gasteiz etorbidea, 85.

Abenduaren 12an, “Francisco de Vitoria auditorioan” izango da jardunaldia, eta proiektuaren aurrerapenak ezagutarazi eta programari atxikitako lehen ekimenak aurkeztu nahi ditugu.

Sarrera librea izango da aforora bete arte. Hala ere, etortzeko asmoa izanez gero, hurrengo estekan izen-ematea eskertuko genueke: Jardunaldietan izena eman.

Abenduaren 13anparte hartzeko foro bat antolatuko dugu “Florida aretoan“, Euskadin elikadura osasungarriaren alde lan egiteko interesa duten eragileen artean esperientziak eta iritziak partekatzeko.

Azkenik, abenduaren hamahiruan ere antolatuko dugu “Prado aretoan” II. Atxikimendu-tailerra, programa honekin bat egin nahi duten eragileei atxikimendu-prozesua errazteko gune bat.

Parte hartzeko kopurua mugatua da, eta izena eman beharra dago. Tallerrean parte hartzeko asmoa baduzu hurrengo estekan izena eman dezakezu: Atxikimendu Tailerretan izena eman.

Hemen deskarga dezakezu jardunaldien programa osoa: Programa 365 egun gehiago Euskadin elikadura osasungarria sustatuz.