30 eragile baino gehiagok lanean Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak programa hobetzeko

Post

Sektore ezberdinetako eragile anitzak Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak programaren Partaidetza Foruan elkarrekin lan egin zuten programa hobetzeko helburuarekin.

Forua elkarrizketarako gune bat izan da, Euskadin elikadura osasungarriaren alde lan egiteko interesa duten eragileen artean esperientziak eta iritziak partekatzeko.

Bertaratu ziren pertsonak lau gaien inguruan lan egin zuten Solasgunek dinamizatutako lau mahaien inguruan:

  1. Imajinatu… nola komunikatu dezakegu EOE programa?
  2. Imajinatu… “piperrada” bat.
  3. Imajinatu… gazteentzako ideia-lehiaketa bat.
  4. Imajinatu… elikadura osasungarriko kolaborategiak.

Partaideek braim storming moduko dinamika batean parte hartu zuten, zeinetan egoera ezberdinak erantzun zituzten haien ikuspuntuak, ideiak eta proposamenak eskainiz. Ondoren, mahai bakoitzeko bozeramaile batek partaide guztiekin mahai bakoitzean jorratutako lana partekatu zuen. Foruari amaiera eman zitzaion, Muxote Potolo bat-eko kideak mahai-gainean jarritako ondorioekin sortutako grhapic-arekin.

Saioaren ondorio nagusia programa komunikatzearen beharra izan zen, eta premia hori honako esaldi honetan islatu zen: “Komunikatzen ez dena … ez da existitzen”.

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin
Osasungarri jatea garrantzitsua delako. Eta badakizu